XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Siñismenak ernearazten du gure barnean esker donetzaille arrigarria ta esker donetzaille orren bitartez, Jainkozko bizitza baten erdikide egiten gera.
Kristok asieraerazten gaitu betiko bizitza aogozatzen.
Berari dagokio betiko bizitzaren betetasun osoraiño gizona jasotzea ere.
Gorputza janariz bizi dan bezela, anima ere janariz bizi da.
Bata ta bestea auleri amorratuak ondatuzko lituzke janarituko ezpalira.
Animaren janaririk indargarriena Kristoren gorpuz-odolak dira...
Kristoren gorputz ta odol santuak, bizitzaren osotasun zearokoa lemaioke animari.
Eta ez une, ordu edo urte batzuetarako bakarrik.
Betikotasun guztirako.
Orregatik Jesusek berak ots egiten digu, uskeriak uxatuaz betiko bizia damaigun janariaren billa:
Gezurra badirudi ere ezin egiagoa da, Kristo'ren gorputz-odolak gure animaren janariak dirala.
Gaiñera gorputza janariarekin bat egiten dan antzera, anima ere Kristo'rekin bat egiten da, janaritzat artzean.
Baiña Kristo'ren gorputz-odolak ez dira gure izatean biurtzen.
Gu gera Kristo'renean biurtzen geranak, ur tanta bat ardotan
Bi argizari pusketa edo su-egur alkartzen diran legean, alkartzen gera gu ere Kristo'rekin eta bere atal bizi biurtzen, bere arnasarekin biziaz: